Historia iraganeko gertaerak eta egitura sozialak ahalik eta modu objektiboenean jaso eta aztertu egiten dituen gizarte-zientzia da. Halaber, iraganeko gertaerak azaldu, kontatu edo erakutsi egiten dituen lan edo…

Aliantza Santua Frantziako Inperio napoleonikoa garaitu zuten herrialdeek osatu zuten aliantza militarra izan zen, 1814ko Vienako Kongresuan proposatu eta 1815ean osaturikoa. Horien helburua liberalismoaren aurka indarrak batzea izan zen, monarkia absolutistak babestu nahian. Errusia, Prusia, Austria eta Erresuma Batua osatu zuten, eta geroago Frantziako Erresuma ere atxiki zen. Espainian, Aliantza Santuaren eskutik antolatu zen 1823an San Luisen Ehun Mila Semeak izeneko espedizio militarra 1823an absolutismoa berrezartzeko, Fernando VII.a buru. Aliantza Santua 1825 urtean desegin zen.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.