Aliantza Bikoitza 1979 urtean Otto von Bismarck kantzilerraren ekimenez Alemania eta Austria-Hungriako Inperioen artwn sinatutako aliantza edo tiuna izan zen, zeinaren arabera elkarri babesa ematera konprometitzen ziren haietako…
Aliantza Laukoitza 1815 urtean sinatu eta 1830 urtera arte indarrean izan zen Europako lau nazioen arteko ituna eta aliantza izan zen, Austriak, Prusiak, Errusiak eta Erresuma Batuak adostu eta sinatua, non gerra napoleonikoak edo horien parekorik gerta ez zitezen neurriak hartu eta elkarri babesa eskaintzen zioten. Finean, 1815ean osaturiko Aliantza Santuaren zabalkuntzaren ondorioa izan zen, Erresuma Batua gehituta. Azken helburua Frantziar Iraultzako idealen aurkako harresi politiko eta militarra eratzea izan zen, herrialde horietan agintean zeuden monarkia absolutistak babesteko. 1818 urtean, Napoleon agintetik erauzita, Frantzia bera ere aliantza horretara bildu eta Aliantza Boskoitza sortu zen. Aliantza hori garatu eta erabakiak hartzeko, hainbat kongresu edo biltzar garatu ziren Europan nazio horietako agintarien artean. Hori dela eta, garai historiko horri Kongresuen Europa edo Biltzarren Europa deitu izan zaio.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.