Aliantza Hirukoitza Alemaniak, Austria-Hungariako Inperioak eta Italiak osaturiko nazioarteko ituna izan zen, 1882an sinatu eta 1915era arte iraun zuena, haietako bat Frantziak edo Errusiak erasotuz gero elkarri babesa ematea adosten zuena, Alemaniaren Weltpolitik delako nazioarteko estrategiaren baitan kokatu zena. Aliantza Otto von Bismarck kantzilerraren ekimenez osatu zen 1879an, eta hasiera batean Austria-Hungaria baino ez ziren bildu, Aliantza Bikoitza osatuz. Italia 1882an bildu zen aliantzara. Errumania, ostera, 1883 urtean sartu zen aliantzan. Lehen Mundu Gerraren hautsi zen aliantza, 1915ean Italiak aliatuen alde egin zuenean, eta 1916an Errumaniak. Lehen Mundu Gerran, Aliantza Hirukoitzan geratu ziren herrialdeek Erdialdeko Inperioak izeneko taldea osatu zuten aliatuen aurka.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, Triple Alliance; gaztelaniaz, Triple Alianza.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Rol hirukoitzaRol hirukoitza Mendebaldeko sistema patriarkal batean emakumeei atxikitzen zaizkien genero-rol esklusiboen multzoa da, hiru ataletan banatzen dena: rol produktiboa, zeregin eta lan batzuetara mugatuz; rol erreproduktiboa, emakumeak haurrak…
Entente HirukoitzaEntente Hirukoitza Errusiak, Frantziak eta Erresuma Batuak 1907an sinaturiko itun edo akordioa (ententea, alegia) izan zen, zeinaren arabera Alemaniak Errusia erasotzen bazuen, Frantziak eta Erresuma Batuak Alemaniaren aurka…
Hiru Enperadoreen LigaEz nahastu Aliantza Hirukoitzarekin (1882). Hiru Enperadoreen Liga edo Hiru Enperadoreen Ituna Alemania, Austria-Hungaria eta Errusiako enperadoreek osatutako aliantza izan zen, Europa Mendebaldean garatzen ari ziren estatu liberalei…