Berlingo Konferentzia, Berlingo Kongresua edo Berlingo Biltzarra 1884 urtearen bukaeratik 1885 urtearen hasierara Berlin hirian garatu zen nazioarteko batzarra izan zen, non potentzia inperialista europarrek Afrika kontienentearen zati…
Gizapedia
Kredituak: Kalan- Commons
Algecirasko Biltzarra edo Algecirasko Konferentzia (*Aljeziras) 1906ko urtarrilaren eta apirilaren artean Cádizko Algeciras hirian ospatu zen nazioarteko biltzarra izan zen, non Europako herrialde nagusiek, Marokoko buruzagi batzuek eta Estatu Batuek parte hartu zuten, 1905etik Frantziak eta Erresuma Batuak, alde batetik, eta Alemaniak, bestetik, Marokoren banaketa kolonialaren inguruan zituzten desadostasunak konpontzeko. Biltzarraren erabakia izan zen Maroko Espainiaren eta Frantziaren artean banatzea izan zen, protektoratu banarekin: Frantziak Marokoko zati handiena kontrolatuko zuen, eta Espainiak Marokoko iparraldea eta Hegoaldea, Alemania esku-hutsik utziz. Alemaniak erabaki onartzea beste aukerarik ez zuen izan, baina ez zuen etsi, eta 1911 urtean Marokon gertatzen ari zen errebolta bat aprobetxatuz gerraontzi bat bidaliz berriz ere Marokon bere asmo kolonialak inposatu nahi izan zituen, krisi diplomatiko bat piztuz, baina horretan ere galtzaile atera zen, eta azkenean onartu behar izan zuen Marokoan Frantziak zuen nagusitasuna.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.