Alfa arrak eta beta arrak


KategoriakAntropologia

Alfa arra animalia talde batean (gizakiak barne) dagoen ar menderatzailea da, baliabideak (janaria, ...) lortu eta emeak bereganatzeko lehentasuna izateaz gainera beste arren aurrean nagusi bezala agertzen dena. Gizakien artean, eta adiera metaforikoan, alfa arrak estatus sozialaren goren mailan dauden gizonak izendatzeko erabili da, boterea, karisma, dirua eta erakarmen fisikoa biltzen dituena. Beta arrak, berriz, estatus sozialaren behe aldeko eskalan dauden haiek lirateke, ar ahula alegia; gizakien kasuan, bete arra eme heterosexualen azken aukera litzateke, "mutil jatorra" besterik ez den horrena, alfa arren arreta lortzeko berandu dela sinetsita.

Alfa arren teoria, alfa arrei esleitzen zaizkien ezaugarriekin batera, teoria eboluzionistetatik eratorria da: eme oneneak bereganatzeko lehian, indarra eta agresibitatea lirateke gailentzen diren ezaugarriak. Batzuen arabera, alfa arren teoria mito bat da, eta emeen artean ere alfa arren ustezko ezaugarriak jasotzen direla frogatu dute.

Erreferentziak

  • The myth of the alpha male: A new look at dominance-related beliefsand behaviors among adolescent males and females. Patricia H. Hawley, Todd D. Little, Noel A. Card, 2008.

Ikus, gainera

255 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.