Alderdi dinastikoak edo alderdi dinastiazaleak Espainian XIX. mendean zehar eta XX. mendearen hasieran Isabel II.aren lerroko borboitarren monarkiaren aldeko alderdi politikoak izan ziren, Espainia gobernatu zutenak 1833tik 1923ra arte, 1868-1874 bitarteko seiruteko demokratikoan ezik. Alderdi dinastikoak moderatuak eta progresistak izan ziren Isabel II.aren erregetzan zehar, eta kontserbadoreak eta liberalak 1875etik aurrera,  Cánovas del Castillo eta Sagasta lider politikoek zuzenduta hurrenez hurren. Azken bi alderdi horiek turnismoa izeneko sistema politikoa garatu zuten Espainian, hauteskundeak manipulatuz, gobernuan txandakatuz eta borboitarren monarkia kolokan jar zezaketen indar politikoak baztertuz.
Loturiko artikuluak
- 
Alderdi aniztasuna (multipartidismoa)- Alderdi aniztasuna, pluripartidismo edo multipartidismoa erregimen politiko batean joera desberdineko alderdi politikoak sortu eta haiek politikan jarduteko askatasuna da, alderdi horiek euren ideia eta programa politikoak herritarrei aurkeztu… 
 
- 
Zein da egiaren alderdi etikoa?- Egia giza harremanen oinarria da, begirunea eta elkarrekiko konfiantza osatzen dituena, bizikidetzan eta lankidetzan aritzeko ezinbestekoa. 
 
- 
Turnismoa- Turnismoa Borboien Berrezarkuntzaren aldiaren baitan, 1979tik 1923ra, Espainian indarrean izan zen alderdi politiko eta gobernuen sistema politiko bipartidista izan zen, borboien monarkiaren aldeko bi alderdi dinastikoak - Cánovas…