Alderantzizko logistika (itzulbideko logistika)


KategoriakEkologia

Enpresan, alderantzizko logistika edo itzulbideko logistika ekoizpenean eta banaketan sortzen diren hondakinak,  enpresak hauteman edo bezeroek itzulitako produktu akastun eta hondatuak eta prozesu horietan erabilitako ontzikiak eta bilgarriak kudeatzeko prozesuen multzoa da. Alderantzizlo logistikak bi ikuspegi nagusi ditu; alde batetik, enpresari kostu handia dakarkioten arlo eta prozesuak dira, eta optimizatu behar direnak efizientzia hobetzeko; eta bestetik, arlo eta prozesu horiek giltzarri direlako enpresak iraunkortasunarekiko izan behar duen ardurari buruz. Bi helburu horietarako, murriztu, birziklatu eta berrerabiltzea funtsezko printzipioak dira.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, logística inversa.

182 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.