Faktore (eta aldagai) endogenoak eta exogenoak


KategoriakEstatistika

Fenomeno eta sistema bateko aldagai bat aztertzean, faktore endogenoak fenomenoaren edo sistemaren baitan kokatu eta beraz orokorrean kontrolatu daitezkeen faktore edo eragileak dira, aztertzen den aldagaia eragiten dutenak. Faktore exogenoak, berriz, ikertzen den aldagaia sistematik at edo ikertzailearen kontrolpetik kanpo eragiten duten faktoreak dira. Adibide gisa, ikasleen errendimendua irakasgai jakin batean hainbat faktoreren mendean dago, eta haien artean badira faktore endogenoak, irakasleak kontrolatu ditzakeenak, hala nola metodo pedagogikoa, eta faktore exogenoak, eskola kanpokoak, hala nola gurasoen jokabidea, maila sozioekonomikoa, irakasleak kontrol ezin ditzakeenak gehienetan.

Adiera hertsiagoan, eredu estatistiko baten baitan, aldagai endogenoak horien balioak ereduaren barnean finkatzen diren aldagaiak dira. Aldagai exogenoen balioak, berriz, eredutik kanpo ezartzen dira, eta ereduan aldagai endogenoen kausa moduan sartu ohi dira.  1

Erreferentziak

1. Little D. Endogenous variable. In: The SAGE Encyclopedia of Social Science Research Methods. ; 2003:308-309.
249 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.