Aldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien balioei 0 eta 1 esleituz.
Hiztegia: ingelesez, dichotomous variables; gaztelaniaz, variables dicotómicas.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Aldagai politomikoak (aldagai polikotomikoak)Aldagai politomikoak edo aldagai polikotomikoak bi kategoria baino gehiago hartzen dituzten aldagai kategorikoak dira, bi kategoria soilik hartzen dituzten aldagai dikotomikoak ez bezala. Aldagai politomikoen adibideak ilearen kolorea (beltza,…
DikotomizazioaDikotomizazioa aldagai jarraitu bat aldagai dikotomiko bihurtzea da; adibidez, ikasle bateko kalifikazio kuantitatiboa gainditu/ez gainditu kategorietan banatzen denean. Dikotomizazioa egokia izan daiteke aldagai kuantitatiboaren balioak jasotzeko erabilitako prozedurak…
DikotomiaDikotomia multzo bateko elementuak bi sailetan banatzen dituen sailkapena da. Adibidez, azterketa baten ondoren, ikasleek aprobatu ala gainditu egiten dutela esatean, bestelako xehetasunik gabe, ikasleei dikotomia ezartzen diegu.…