Hizkuntza baten desagertze prozesua, hizkuntzaren desagerpena, iraungipena, galera edo heriotza ere deitua, hizkuntza horren ordezkapen prozesua muturrera heldu eta horren hiztunik geratzen ez denean gertatzen den prozesua da.…
Hizkuntzalaritzan, aldaera diafasikoak edo hizkuntza erregistroak hiztunak komunikazio-egoeraren (hitzaldia, lagunarekin egiten den elkarrizketa, ...) eta gaiaren arabera erabiltzen dituen hizkuntza-aldaera edo hizkerak dira. Adibidez, liburu bat ez diogu berdin eskatzen liburuzainari (Kaixo, nahi nuke X liburua maileguan hartu. mesedez) edo liburua utzi behar digun lagun bati (Liburu hori utzi behar didak). Erabili beharreko erregistroa eragiten duten faktore nagusdia hizlaria, entzulea eta haien arteko harremana, egoera eta gaia dira.
Aldaera diafasikoak bi multzo nagusitan banatzen dira: erregistro formala (pertsona ezezagunekin aritzen denean, edota klaseak eta hiltzaldiak egiten direnean) eta informala (familian edo lagunartekoan aritzen denean). Horietako bakoitzean, beste erregistro batzuk bereiz daitezke, hala nola erregistro informalean lagunartekoa, arrunkeriazkoa, gazteen jargoia, ...).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, variedades diafásicas, registro lingüistico.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.