Alborapena (aldagai estatistiko bakunaren ezaugarria)


KategoriakEstatistika

Agian alborapena ikerketa kuantitatiboek duten errore sistematikoaren adieran bilatzen ari zinen.

Alborapena edo asimetria aldagai bakarreko datu-multzoen ezaugarri bat da, datuak zein norabidetan eta zenbateraino lerratzen diren adierazten duena. Adibidez, 18 urteko emakumeen pisuak jasotzen ditugunean, gehienak pisu balio baten inguruan biltzen direla ikusiko genuke, eta pisu gutxiko emakumeak pisu handikoak bezainbeste; kasu horretan, simetria edo alborapen eza dagoela esaten da. Aitzitik, Euskal Herriko herrietako biztanleriak jasotzen badira, herri gehienek biztanleria txikia dutela ikusiko genuke, eta batzuk, gero eta bakanago gainera, biztanleria ertaina eta handia; kasu horretan, eskuinerako edo biztanleria handietarako lerratze bat dagoenez, banakuntza edo datu-multzoa eskuinera alboratua dagoela esaten da; ezkerrera alboratutako aldagai estatistiko baten adibide bat azterketa erraz batean lorturiko notak lirateke, orduan ikasle gehienek nota altua eta bakan batzuek txikia dutelako.

Histograma, maiztasun-kurba eta antzeko diagramek begi bistan erakusten duten itxura baino irizpide zorrotzagoa badago alborapena definitzeko:

  • batezbestekoa eta mediana berdinak (edo berdintsuak) direnean (\overline{x} =Me,\overline{x} \approx Me), banakuntza simetrikoa (edo ia simetrikoa) da;
  • batezbestekoa mediana baino handiagoa denean, banakuntza eskuinera alboratua dago (izan ere, arestiko adibidea hartuz, biztanleria handiko herri eta hiriek herriko bakoitzeko biztanleriaren batezbestekoa gora bultzatuko dute);
  • batezbestekoa mediana baino txikiagoa denean, banakuntza ezkerrera alboratua dago (izan ere, arestiko adibidea hartuz, nota txikiko ikasleek noten batezbestekoa gora bultzatuko dute).

Alborapenaren edo asimetriaren intentsitatea, alde batera edo bestera, neurtzen duten zenbair koefiziente daude:

  • Pearson-en asimetria-koefizientea
  • Fisher-en alborapen-koefizientea
  • Bowley-en alborapen koefizientea

Ikus, gainera

336 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.