Alborapen algoritmikoa (isuri algoritmikoa)


KategoriakInformatika

Alborapen algoritmikoa edo isuri algoritmikoa adimen artifizialeko sistema batek edo orokorrean algoritmo informatiko batek sistematikoki, aldian behin edo sarritan, erroreak edo emaitza desegokiak ematen dituenean gertatzen den egoera da, jasotako datuetan dauden akats edo joera soziologiko edo kulturalen edota algoritmoaren diseinuaren ondorioz. Adibide gisa, aseguruetarako adimen artifizialeko sistema batek enpresa bateko bezeroen datu-basearekin entrenatu bada, gerta daiteke sistematikoki maiztasun handiagoz istripuak izan dituzten bezero tipologia bati, gizon helduei esaterako, asegurua sistematikoki ukatzea, ageriko diskriminazioa sorraraziz horrela.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sesgo algorítmico.

173 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.