Albiste faltsuak, berri faltsuak edo, ingelesezko mailegua baliatuz, fake news direlakoak, bereziki Interneten zabaldu eta nahita, engainatzeko helburuarekin, zabaltzen diren haiek dira. Haien ezaugarri nagusia sare sozialetan duten zabalkuntza izugarri azkarra da, biralitatea alegia, eta ondorioz iritzi publikoan eragiteko duten ahalmena, helmuga politiko eta ideologikoekin. Batzuetan helburua ez da politikoa, ekonomikoa baizik, albiste faltsu batek sorraraz dezakeen sareko trafikoan oinarrituta.
Albiste faltsuen fenomenoarekiko arreta bereziki 2016 urtetik abiarazi zen, Donald Trumpek Estatu Batuetako hauteskunde presidentzialak irabazi zituenean, ustez kanpaina horretan zabaldu eta botoa eragin zuten albiste faltsuak direla eta. Geroztik, albiste faltsuek kezka eragin dute gizartean, estrategia politiko moduan baliatu delako alde batetik zein bestetik. Albiste faltsuen aurka prebenitzeko, iturrien sinesgarritasuna konprobatzea eta pentsamendu kritikoa ezinbestekoak dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
ErlatibismoaErlatibismoa egia subjektuaren ikuspuntuaren araberakoa dela baieztatzen duen jarrera filosofikoa da. Erlatibismoaren abiapuntua Protagorasi zor zaio, "gizakia gauza guztien neurria da" adieraztean (ikus, Homo mensura). Erlatibismoa kritikatzeko, argudiatu…
Egia-osteaEgia-ostea XXI. mendean garaturiko kontzeptua da, modernitatean nagusi izan den egia-gezurra dikotomia gaindituz (eta hortik oste atzizkia), eta errealitate faktual eta objektiboa erlatibizatuz, sinesmenak eta emozioak egia balio…
Sare sozialak (definizioa)Sare sozialak Internet sarean oinarritutako komunikabideak dira, teknologia informatikoetan oinarrituak, banakoei zein erakundeei euren profil pertsonala eratu, edukia osatu, eta profila eta igotako edukia beste erabiltzaile batzuekin partekatu…