Albarana (emate-agiria)


KategoriakEnpresa

Albarana edo emate-agiria produktu bat entregatu dela ziurtatzen duen agiria da, eta entrega horretako produktuaren izena, kopuru-unitatea eta kopurua zehazten ditu. Ez du zertan produktuaren prezioa jaso beharrik. Albarana produktuaren hornitzaileak prestatzen du, eta produktua entregatzean, bezeroak sinatu egiten du, produktua jaso duela ziurtatuz horrela.

Albaranak ez du faktura ordezten inongo kasutan eta ez du balio legalik zerga-agintaritzaren aurrean. Hornitzailearentzat produktua entregatu dela egiaztatzeko balio du,  izakinetan irteera moduan erregistratzeko. Bezeroak eluke albarana sinatu behar produktua egoera onean dagoela  egiaztatu arte.

Etimilogikok, albaraa arabierazko hitzetik dator, erantzukizuna gabetzeko ziurtagiria esan nahi duena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, delivery note; gaztelaniaz, albarán, nota de entrega.

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.