Al-Hoceimako lehorreratzea (1925)


KategoriakHistoria

Al-Hoceimako lehorreratzea Espainiako eta, neurri txikiagoan, Frantziako tropak lehorreratzeko 1925eko iraileko operazio militar handi bat izan zen, Marokoko protektoratu espainiarreko Al-Hoceima hiriaren inguruan, Ceuta eta Melilla hirien artean. Operazioaren helburua Abd el-Krim Rif-eko tropa matxinoen aurka egitea izan zen. Tropa horiek Marokoko espainiar protektoratuko lurraldea kontrolatzen joan ziren aurreko urteetan, batez ere Annualgo hondamendiaren ondoren, eta Tetuan hiria mehatxatzen zuten, artean espainiarren esku zegoena. Frantziak eta Espainiak batera garatu zuten operazio horren abiarazlea Rifeko indarren erasoa izan zen Frantziako indar militarren aurka, hegoalderago zegoen Frantziako protektoratuan. Eraso horrek bi estatu horiek Rifeko matxinada desaktibatzearen garrantziaz jabetzea azkartu zuen. Operazioa arrakastaz amaitu zen, Axdir hiriburu errebeldearen  okupazioarekin amaituz, honek tropa matxinoen kolapsoa eta Abd el-Krim ihesaldia eragin zuelarik. Abd el-Krimazkenean indar frantsesek preso hartu eta Reunion uhartera erbesteratu zuten. Operazioaren buru ziren militar espainiarren artean Francisco Franco zegoen, lortutako garaipenaren ondoren jeneral mailara igoko zutena.

243 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.