Akzio baten kotizazioa burtsan trukatzen den akzio baten azken salerosketan izandako prezioa da. Akzio jakin bat burtsako merkatuan aski garrantzitsua bada, hau da, negoziazio-bolumen erlatibo handia badu, burtsako indizearen kalkuluan sartzen da, burtsa (burtsako kotizazioak, zehatzago) orokorrean zenbat igo edo jaisten ari diren zehazteko.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
AkzioakAkzioak sozietate anonimoen kapitalaren zati alikuotak dira. Akzioen jabeak sozietatearen bazkide bilakatzen dira, horrekin batera eskubide ekonomiko eta politikoak eskuratuz sozietatean, hala nola mozkinak eskuratzeko eskubidea dibidenduen bitartez,…
Akzio baten balio nominalaAkzio baten balio nominala akzio batek jaulkipenaren momentuan duen balioa da, eta beraz kapital soziala akzio kopuruarekin zatituz kalkulatzen dena. Balio nominala akzioaren jabetza-tituluan, jabetza nori dagokion adierazten…
Akzio baten balio intrintsekoaAkzio baten balio intrintsekoa akzio baten balio objektiboa, enpresak une jakin balio duena (aktibo netoa, aktiboa ken zorrak alegia, akzio kopuruarekin zatituz) edota akzio horrek une horretatik aurrera…