Transkulturazioa bi kultura edo gehiago kontaktuan izan, elementu kulturalak partekatu beraien artean eta azkenean denak kultura bakar batean batean bat egiteko prozesua. Elementu kulturalak partekatzeko prozesua kultura bateko…
Akulturazioa, kultura ezberdinetako gizataldeak harremanetan izatearen edo elkar ukitzearen ondorioz, haietako batek bestearen kultura elementu zenbait bereganatu edo kultura horretara moldatzeko prozesua da. Maila indibidualean ere definitzen da, gizabanakoa beste kulturekin kontaktuan izanda bere jarrera, bere iritzi eta balioetan gertatzen diren aldaketak izendatzeko.
Etimologiaz, ad- latinezko aurrizkiarekin osaturik dago, eta horrela kultura batetik besterako mugimendua, norabide bakarreko prozesua alegia, adieraziko luke zehazkiago, eta ez bi kulturen arteko elkarrekintza. Norabide bakarreko adiera horretan, tokiko kulturek eta kultura indigenek Mendebaldeko kultura bereganatzeko egiten duten mugimendua izendatzeko erabili da, haien dekulturazio edo kultura galtzearen ondorioz. Beste batzuetan ordea, kanpotik etorritako gizabanako eta gizataldeak tokiko kultura bereganatu edo kultura berria osatzeko prozesua izendatzeko erabili izan da.
Akulturazioaren ondorioz gizatalde baten erabateko asimilazio kulturala gertatzen da batzuetan, kanpoko gizataldea guztiz integratzen denean hain zuzen, kultura nagusiko balio kulturalak onartutakoan.1
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.