Akuafortea (urbortitza, ur-bortitza)


KategoriakArtea

Goyaren akuafortea. Nabaria da azidoarekin jolasean lorturiko argilunen efektua.

Akuafortea, urbortitza edo ur-bortitza grabatuaren antzeko teknika artistikoa da (grabatuaren teknika berezia dela ere esan liteke). Akuafortearen prozesuan, bernizez, argizariz edo beste material bigun batez estalitako metalezko azalera baten gainean marrazkiak egiten dira, metala agerian baina urratu gabe utziz, eta gainean azidoa (azido nitrikoa edo azido sulfurikoa) isuriz, azidoaren ondorioz metala janda marrazki bat osatzen da. Ondorengo prozesua grabatuaren berdina da, jandako metalaren gainean inprimaketak eginez. Grabatuarekin alderaturik, akuaforteak lerro finagoak ematen ditu, eta indar fisiko gutxiagorekin. Akuafortea bereziki ederra da lodiera ezberdineko lerroak, eta argilunak dituenean, marrazkiaren sakonera eta azidoa metalarekin kontaktuan dagoen aldi kopurua eta denbora kontrolatuz. Artearen historian akuafortea XVI. mendetik garatu zen. Akuafortearen maisua Rembrandt izan da; Goyak, Durerok eta Picassok ere lan asko egin zituzten akuafortearen teknikarekin.

 


Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Akuafortea (urbortitza, ur-bortitza)"; Gizapedian, 29 iraila, 2018, /akuafortea-urbortitza-ur-bortitza/.
257 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.