Jarduera-tasa (aktibotasun-tasa)


KategoriakEkonomia

Makroekonomian, jarduera-tasa, aktibotasun-tasa edo aktibitate-tasa biztanleria aktiboaren (lan egiten dutenak gehi lan bila dabiltzanak) eta lan egiteko adina duen  (gehienetan 16 urtetik gora) biztanleriaren arteko zatiketa da. Adibidez, herrialde batean 200.000 pertsona badaude lan egiteko adinean, eta horietatik 150.000 lan egin, eta 10.000 lan bila badabiltza, jarduera-tasa globala (150.000+10.000)/200.000=%80 da.

Jarduera-tasa beheratzen dutenak ikasleak, ezinduak, haur, familiar edo lagunen bat zaintzen duten pertsonak eta besterik gabe lan erregulatua egin nahi ez duten pertsonak dira, biztanleria inaktiboa alegia, lan egiteko adinean dagoen pertsona kopuruaren eta biztanleria aktiboaren arteko aldea sortuz.

Jarduera-tasa globalaz gainera, jarduera-tasa espezifikoak ere kalkulatzen dira, adin-tarte ezberdinetarako eta sexuaren arabera bereizita.

197 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.