Filosofian, akrasia (antzinako grezierazko ἀκρασία, akrasia hitzetik; euskaraz, "aginte eza") norberaren interes, zentzu, iritzi eta adimenaren aurka jokatzea da, bazter ezinezko desira edo beste grina bati jarraiki (ikus, metapreferentziak). Akrasia ez da nahastu behar konpultsioarekin, batzuetan zentzuaren aurka doan desira ez baita berehalakoa, baizik eta iraunkorra eta sendoa. Akrasia egoera baten adibidea hau litzateke: aita batek badaki bere alabak irakasle izan nahi duela, bera arrazionalki aldeko ez den arren; alaba pozik ikusteko desirari jarraiki, bere iritzia ezkutatu egiten du. Beraz, akrasia adimenaren eta desiraren arteko gatazka litzateke, non desira gailentzen den.
Akrasia antzinatik aztertutako arazoa da. Platonen Protagoras solasaldian, Sokratesek Protagorasi galdetzen dio adimena grinen, plazeraren, maitasnaren, minaren eta beldurraren esklabua ote den. Pertsona batek egin beharrekoa badaki, baina ezin badu horren arabera jokatu, adimena galdurik legoke. Protagorasek bizitzaren osagai gorentzat hartzen ditu ezaguera eta zuhurtzia, eta Sokrates bat dator berarekin, jende askok zuhurra zer den jakin arren aurkako eran jokatzen duela adierazteko gero: jendeak ona zer den badaki, baina ez dute horren alde ezer egin nahi. Sokratesentzat akrasiazko jokabide hori akatsa da, itxuraz jakin arren finean ezaguerarik ez dakienaren akatsa.1
Erreferentziak
1.
Clanton JC. Teaching Socrates, Aristotle, and Augustine on Akrasia. Religions. 2015;(6):419-433.
Loturiko artikuluak
Kaosa eta kaotikoaKaosa (latinezko chaos hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko χάος, kháos, hitzetik) nahasmen eta anabasa egoera da. Etimologikoki, aurkakoa terminoa kosmos da, unibertsoaren ordena adierazten duena. Zerbait kaosaren mendean dagoenean, kaotikoa dela…
Ontologia eta ontologikoaOntologia (antzinako grezierazko tin ὤν , ôn, ontos, « dena » eta λόγος , logos, «hizkuntza, pentsamendua», hitzetatik) izateari eta existentziari buruzko pentsamendua da, bereziki errealitatearen eremuetan hauteman daitezkeen egitura, objektu, propietate, gertaera, prozesu eta horien arteko loturei…
Utopia eta utopikoaUtopia (antzinako grezieratik, "ez den lekua") bizimodu edo bizitoki ideala eta perfektua da, non hango guztiak harmonian eta zoriontsu bizi diren. Bizimodu, toki eta egoera harmoniatsu horiek gizarte utopikoak…