Geriatria agure edo pertsona adinekoen osasun arretaz eta gaixotasunez arduratzen den medikuntzaren adarra da. Termino horretatik, geriatriko hitza agureen osasunarekin loturik dagoen guztiari aplika dakioke: adibidez, gaixotasun geriatrikoa…
Aintzaneren kuadernoa Laida Martinez Navarrok 2016 plazaraturiko eleberri laburra, gaztetxoei zuzendua. Aintzane, 14 urteko neska gaztea, herabe, lotsati eta hiritar tipikoa, hiritik mendi inguruan dagoen Akabu herrira doa bizitzera bere familiarekin. Gurasoekin eta anaia txikiarekin eta ahizparekin haserre, eta urduri eta beldurrez herrian omen dauden gune arriskutsuengatik, lagun berriak egingo ditu, Peru eta Lorena, eta etsaiak ere bai, Mari eta Kattalin, eta guztiek elkarrekin abentura txiki baino arriskutsu bat biziko dute institututik mendira egindako txango batean, gune arriskutsu horien artean. Eta hori guztia Aintzanek berak kontatuta, bere egunerokoaren bitartez
1: Agertzen ez den herria
Aintzane 14 urteko neska da, jenio bizikoa. Autoan doa bere ama gidari, bere arreba txiki Saioarekin eta Mikel txikiarekin. Haiekin doa baita ere Luisma, amaren nobioa ere, soportatzen ez duena. Mikel Luismaren seme txiki txikia da eta lo doa. Saioa ergelduta doa bere MP4-rekin. Eta bera bere bizipenak, hemen kontatzen diren bizipenak alegia, koadernoan idazten. Bizitoki berrira doaz, Akabu izena duen herri batera, egia esan munduaren akabuan dagoela ematen duena, ze kostatzen ari zaie iristea. Mendian gora, eguraldi txarra, hotza, eta herria GPS-an ere ez da agertzen. Egoera ezin okerragoa da Aintzanerentzat: hortzetako aparatua jarri zioten duela gutxi, eta orain hau herri galdu batera bizitzera, lagunik gabe, eta auskalo zein institutura joateko. Azkenean, bazen ordua, galduta zeudela ziur zegoen ordurako, herrira iristen dira. Amarekin eta Luismarekin haserre. Kale eta etxe zaharrak, kale izen arraroak. Hotza, euria. Kaka.
2: Etxean
Eta etxe barruan ere hotza. Jantzi pilo bat jartzen ditu soinean. Amak errieta horregatik. Bere logela izango den horretara doa. Saioa memeloa esaten bere logela mundiala dela. Bai zera! Koadernoan idazten jartzen da, baina ama sartzen da. Han, egoera berrian, primeran egongo direla dio. Aintzanek egoera berria kontatzen du: ama albaitaria, aitarengandik dibortziatu zen, eta lanpostua galdu zuen, baina hori bai, nobioa aurkitu ere bitartean. Zinemara joan zen harekin aurrena, eta gero aurkeztu egin zien. Luisma. Emaztea hil zitzaion gizajoari. Idazlea da, eta Aintzanek Idazle Madarikatua deitzen dio bere koadernoan. Saioak gustuko du Luisma. Berak ez, inondik ere ez. Eta okerrena: azkenean amak Akabu herri madarikatu honetan lana aurkitu eta hona etorri behar. Ama Aintzane konbentzitzen saiatu zen: etxea, soldata ona. Sakrifizioak ere egin beharko zituztela ere esan zuen, baina orain arte berak egin ditu sakrifizio guztiak. Saioa pozik etorri da ordea. Mikel ez da enteratu ere egiten. Hasteko, herrian ez dago wifi, ez ezer ere, nola komunikatuko da lagunekin? Erdi Arora itzuli direla iruditzen zaio. Koadernoan kontatuko ditu bere penak, baina ondo ezkutatu beharko du, ze ama enteratzen bada hor idazten duenaz! Lehen afaria. Aintzane arropaz gainezka, amak errieta berriz. Makarroiak tomatearekin afaltzeko. Mikel txikia dena zikintzen, ama xalo-xalo berarekin. Plater.garbigailurik ez, eta niri tokatu zait harrikoa egitea. Falta zena! Kexatu egiten da, amak errieta.
Eta aitarekin gogoratzen da. Dibortzioan oso gaizki pasa du. Aitak gainera esan zien urtebete pasako zuela kanpona lanean. Baina gutxienez ama beraiekin zegoen. Luismarekin elkartu ondoren, oso gaizki. Amak aurpegiratzen dio gozokia lapurtu dioten umea bezala jokatzen ari dela, eta bera ez dela gozoki bat. Esatea erraza da. Eta gainera bere bizitza guztia behar izan du hirian, lagunak, institutua (batzuetan hortzetako aparatua zela eta barre egiten baziote ere). Harrikoa egiten jarraitzen du, izerditan hainbeste arroparekin. Amak errieta, Mikel eta Saioa barrez. Komentariorik ez.
3: Isiltasuna
Aintzane bere gelara igotzen da. Komuneko ispiluan bere burua begiratu egiten du: hortzetako aparatua bere ahoan ikusi eta nazka ematen dio. Leihotik begiratzen du, ez dago ezer, ez etxerik ez ezer. Pinuak baino ez. Tira, hain gaizki ez, aurreko eskolan aparatuagatik iseka egiten ziotenak behintzat ez daude hemen. Dena den, herri horretan Erdi Arora itzuli dela iruditzen zaio. Maleta hustu eta arropa armairuan sartzen du, biharamonean institutu berrira joateko soinean zer eramango duen pentsatzearekin batera. Bakero eta jertse berriak, azkenean. Konturatzerako, ilun eta isiltasun izugarria herri bakarti horretan. Koadernoan idatzi du dena, lo geratu baino lehen.
4. Institutua
Ama gelara sartu da. Altxatzteko, institura joan behar duela. Euria ari du. Aintzanek ez du joan nahi. Gaixo dagoela dio, baina amak txorakeriak alde batera uzteko esaten dio. Armairura inguratu denean, armiarma izugarria ikusi du lurrean. Garrasika hasi da. Luismak barre egiten dio: armiarma da seguru asko beldur gehien duena haren oihuekin. Golsadu eta amak esaten dio denak elkarrekin joango direla eskolara: bostak. Aintzanek ez du nahi. Ze lotsa! Kalera denak atera, eta Aintzane besteen aurretik doa, inork ez ikusteko anai-arrena eta guraosekin. Kalean, herrira iritsi denetik toki guztietan ikusi duen kartela ikusten du berriz ere: Kontuz non jartzen diren oinak!. Zer esan nahi ote du? Bidean, mendiko klub bateko partaideak mendira ateratzen ikusi du, eta baita ere itxuraz institutura doan mutil bat. Institutura iritsi dira, harrizko eraikin bat. Idazkaritzara gidatu ditu amak. Emakume batek eman die ongi etorria. Gero Aintzaneren irakaslea etorri da, Asier. Prest? bai, dio Aintzanek, listua irentsiz.
5: Gune bereziak
Asier irakaslearekin ikasgelara doa. Oso urduri dago. Sartzean, neska mutl batzuk, egonean. Asierrek Aintzane aurkezten du, eta badoa berriz. Agurtu egiten dute ikaskideek. Bere lekuan esertzen da. Ondoan dagoen mutila kalean ikusi duena da. Peru du izena. Mutilak esaten dio familiakoekin ikusi duela eskolara etortzen. Ondoan dauden bi neskek (bietako bat denbora guztiak globoak egiten txiklearekin) iseka eta barre egiten diote horregatik Aintzaneri. Untxi deitzen diote (Aintzane larri, hortzetako aparatuagatik ote da?). Hiritarra izateagatik ere barre. Peruk isiltzeko esaten die bi neskei. Asier irakaslea itzuli eta Akaburi buruzko xehetasunak ematen dizkio Aintzaneri. Kontuz ibiltzeko kartelak zergatik dauden azaltzen dio: herria eta ingurua zuloz beterik dago, mendtik jaisten den uragatik. Hiru gune bereizten dira zulo asko dauden eta horiek nolako diren arabera: berdeak, kontuz ibiltzeko, laranjaz, kontu handiz ibiltzekoak, eta gorriak, arrisku bizikoak. Bi neskek barre egiten diote orain ere Aintzaneri, beldurra sumatzen baitute bere aurpegian. Maisuak dio gainera noizean behin jendea galtzen dela zuloetan. Txirrina jo eta klasea bukatu egiten da. Hurrengo klasea. mate. Bi neska horiek, Kattalin eta Mari, berriz ere barrezka Aintzanetaz. Sorgin halakoak. Klaseak bukatu eta etxera doa, Peruk eta Lorena izeneko neska batek lagunduta. Hobeto dago orain. Pozik ere esango luke. Hiriko lagunei gutuna idazten die. Aitari ere idatzi nahi lioke, baina ez zaizkio hitzak ateratzen. Koadernoa atera eta egunean gertatutakoa idazten du. orain, goseak amorratzen dago.
6: Astebete pasa eta gero
Gaua da. Aintzane ohean dagoela lo, Mikel sartu da bere ohera. Amesgaiztoa izan du eta negarrez ari da. Hotzez dago. Ez dela bere arazoa pentsatzen du Aintzanek. Saioa ere bere ohera sartzen zen gurasoak dibortziatu behar zirenean, eta Aintzanek ipuinak kontatzen zizkion lasaitzeko, lokartzen zen arte. Orduan, berak ere gurasoekin pentsatzen zuen, kezkaturik. Baina Mikelen egoera okerragoa da, bere ama hilda dagoelako. Eskua hartu dio Mikeli, lasaitzeko eta ipuina kontatu dio. Lo hartu du. Aintzanek, ordea, denbora luzea eman du lo egin gabe.
7: Institututik heldutako gutuna
Esnatu egiten da Aintzane, oihu egin eta bazterrak nahastu baino egiten ez dituen Mikel madarikatuz. Amak jaikitzeko esaten dio. Ez da konturatu Mikelek berarekin pasa duela gaua. 7 egun jada Akabu. Leihotik begiratu eta Gune Gorria ikusten du: ikaratu egiten da. Arropak behin eta berriz probatzen ditu, ispiluuan bere burua begiratu: ahoko euskarri nazkagarria! Gogoratzen da atzo Lorena eta Perurekin mendiko klubean izan zela. Peruri galdetu zion gune arriskutsuei buruz, beldurtuta, eta iruditu zitzaion barregarri geratu zela bere aurrean, baina keba! Oso majoa eta ulerkorra da! Klubera apuntatzeko proposatzen dio Peruk: herrian elkartasuna oso inportantea da, eta klubean mendiko bideak garbitu eta guneak seinalatzen dituzte. Aintzaneri ez zaio ideia iruditzen, baina ez du ezer esaten. Euria ari du, baina atertu bezain pronto maisuarekin eta klubarekin mendira joango dira txangoa egitera. Etxera doa bazkaltzera. Luisma idazten ari da, lanean. Saioa eta Mikel iritsi dira. Saioak dio mendiko klubera joan direla goizean eta gune gorriari buruzko azalpenak eman dituztela han. Aintzanek ez du gehiago entzun nahi guneei buruz. Gogoratzen da gainera, Luismak eta amak argi eta garbi esan zietela basora bakarrik ez joateko. Beldurra alde guztietatik, eta orain eskolarekin mendira joan beharra! Ez du ulertzen. Euritan jarraitzea espero du, horrela ez baita txangorik izango. Institutura heldu eta Perurekin topatzen da. Peruk eskutik heltzen dio Aintzaneri. leihora eraman eta ea inguruk medi bat, gune berdean dagoena (ez da arrsikutsua, orduan) ezagutu nahi dituen galdetzen dio. Aintzane liluratuta dago Perurekin, oso guapoa da, begi urdina, irribarre zoragarria du eta orain eskutik heldu dio!Aintzanek baietz dio, nola ez. Baino irakaslea sartu eta berriz ere instiko txangoarena, atertzen duenerako, aipatzen du. Aintzane lur jota berriz. Eta gainera rapel egin behar omen dute, soka batetik behera erortzea! Aintzane beldurtuta geratzen da, eta Kattalinek eta Marik, sorgin halakoak, barre egiten diote, horretaz konturatuta. Aintzane gogoratzen da hiriko ikastolakoekin rokodromora joan zirela, monitoreak berari esan ziola aurrena igotzeko,baina jaitsiera kolgatuta gelditu eta monitoreek lagundu eta guzti egin behar izan ziotela. Bere ikaskideek dena bideoz jaso eta youtubera igo zuten. Etxera joan, amari kontatu, eta hurrengoan hobeto egiteko esan zidan, eta lagunei kasurik ez egiteko. Eta horregatik, rapela egitea gustuko duelako itxurak egitea erabakitzen du. Lorenak, ordea, rapela egiten txarto pasatzen duela kontatzen dio. Eta Aintzanek, hasieran zalantzaz bada ere, aitortzen dio berari ere ez zaiola gustatzen rapel egitea. Eta horrekin batera, gurasoak dibortziatuta dituela, euskarriaren arazoa, eta herri batera heldu izanaren istorio guztia. Lorenak ondo ulertu dit, berak ere gurasoak dibortziatuta ditu. Elkar besarkatu egiten dute. Etxera bidean, txangoaren egunean gaixo egongo dela esango duela pentsatzen du. Baina etxera helduta, amak esaten dio institututik gutuna heldu dela, esaten duena eguraldi ona denean txangoa egingo dutela, rapel egin eta beste xehetasun guztiekin gainera. Aintzane mutu geratu da, txundituta eta lur jota.
8: Antxumea, arerioak eta garauak
Logelan dagoela, Aintznaek hiriko lagunen gutuna irakurtzen du. Telebista saio berri bati buruz hitz egiten diote, eta horrelako txutxu-mutxuak, eta egia esan, kontatzen duten guztia arrotz egiten zaio. Konturatzen hasia da Akabun ondo dagoela, kenduta rapelari eta gune bereziei dien beldurra. Gutuna idazten die Akabun egin dituen lagunei buruz gauzak kontatuz eta abar. Eskolatik atera, eta Gune Gorriari buruz informazio gehiago izateko, amaren kontsultategira doa. Luismak garauak berarekin eramatea eskatu dio. Eta Saioa, bere kasko arrosekin, eta Mikel, pirataz mozorrotuta, berarekin eraman behar ditu, zoritxarrez. Bidean gainera, sorginekin (Kattalin et Marirekin) topo egin du. Iseka hasi dira, aldi berean txiklearekin globoak egiten beti bezala. Akabu gustatzen zaien galdetu diete Mikel eta Saioari, eta Mikelek bota du Aintzaneri armiarmek beldurra ematen diotela. Eta hori jakinda, Aintzane zirikatzen hasi dira. Aintzanek aurrera jarraitu du garauekin eta amaren kontsultara heldu da. Antxume bat zaintzen ari da, eta Aintzane eta bere anai-arrebak hari biberoia ematen hasten dira. Gero ama Mikel eta Saioarekin joan da, beste animalia batzuk erakustera, eta Aintzane internet nabigatzen geratu da bulegoan, gune gorriei buruz jakiteko. Eta beldurtu egin da. albisteetan dator jende asko galdu dela gune horietan. Ama itzuli da, baina Aintzane badoa. Mikel eta Saioa amarekin geratzen dira. Etxerako bidean, Perurekin topo egin du. Peruk makila erakusten diola, Aintzaneri ilea endredatu zaio bere txamarrean. Askatzeko lanetan, bien aurpegiak asko gerturatu dira. Eta askatu ondoren, elkarri begira geratu da. Aintzanek esan du itxura barregarria izango zuela ilea korapilatuta txamarrean, baina Peruk esan dio ezetz, polita dela oso. Aintzanek ezetz, bera ez dela polita, euskarria duela ahoan eta untxi deitzen diotela. Baina Peruk behin eta berriz esan du polita dela. Eta ilea laztandu dio ondoren, alde egin baino lehen.
9: Zerrenda
Aintzanek nekez hartu zuen lo bart gauean, Perurekin pentsatzen, ilea nola ferekatu dion. Emozionaturik dago berarekin. Esnatu eta eguraldi ona ikusten du. Seinale txarra, txangoa egiteko eguna heldu da. Lorenarekin topo egin du instituturako bidean, eta hura ere kezkaturik dago. Gelara sartu eta Asierrek mendira joateko zerrenda prestatzeko esaten die: krema, kamara, kapela, makilak, zira, iparorratza. Gune berdera joango dira, eta gune laranjara ere bai, rapel egitera. Lorena eta Aintzane kezkaturik daude, eta horretaz konturatu dira Kattalin eta Mari. Sorgin horiek barre egiten diete, beti bezala txiklea ahoan, baina Peru serio jarri da haiekin. Guneei buruz hizketan, Peru neskak lasaitzen saioatzen da. Gune gorriak bai direla arriskutsuak, pertsonak zurrupatu egiten dituzte, baina haietara ez dira joango, eta gainera Peru beti egongo da haien ondoan.
10: Urduri
Txango-eguna heldu da. Esnatu eta Aintzanek armiarma bat ikusten du bere gelan. Garrasika hasten da. Luisma sartzen da eta armiarma hartu eta leihotik behera bota du. Irribarre konplizea egin diote elkarri. Aintzanek pentsatzen du agian ez dela portatzen Luismarekin, eta egia esan gizon jatorra dela. Saioa, berriz, sukaldean armiarma bat zegoela esanez borma egin nahi izan dio. Txangorako gauzak hartu eta abiatu egin da. Gune berdetik ibiltzen hasiko dira, eta Aintzanek, Lorenak, Peruk, Kattalinek eta Marik taldea osatuko dute. Asierrek ziurtatzen dio Aintzaneri ez dagoela arriskurik puntu horretan. Aldapan gora doaz. Kattalin eta Mari barrez, Aintzane guztiz nekatuta ikusita. Zelai zabal batera heltzen dira. Zoragarria da. Baino aurrera jarraitu behar dute. Gune berdean daude tea zulo bat ikusten dute, eta berehala zulo bat. Aintzane arrimatu eta kattalin eta Mari bultzatu egiten dute barrura. Gelako guztiak inguratu dira Aintzaneri argazkia ateratzera. Lorenak eta Peruk lagunduta lortzen dute kanpora ateratzea. Ondo al dagoen galdetzen diote, zuloko lokatzak pertsonak zurrupatu egiten baititu, nahiz eta gune berdeko zuloek lokatza gutxi izan. Maisua inguratu eta Aintzanek dio Kattalinek eta marik bultzatu egiten dutela, baina sorgin horiek ukatu egiten dute, nahi gabe izan dela. Peruk gezurretan ari direla dio. Maisuak giroa lasaitu eta gune laranjara pasatzera doazela dio.
11: Goian
Aurrera doaz, orain baso batean zehar. Iluna da oso. Ur jauzi batetik pasatzen dira kontuz, eta hortik aurrera bata bestearen atzetik joan behar dira, ilaran. Pruk batzuetan eskutik heltzen dio Aintzaneri. Eta azkenean goraino heltzen dira. Bista zirraragarria baino amildegi baten ertzean daude! Eta gainera hortik behera, 30 metroko altuerako rapela egin behar dute! Lorena ere beldurttua dago: kontatzen du iaz ere etorri zirela rapel egitera, Kattalin eta Marirekin batera jaitsi zela, baino haiekin talka egin zuela jaistean, haiek jaitsi eta ordubete egon zela goian zintzilik, irakasleek erreskatatu arte. Traumatizatuta gelditu zen eta ez du berriz jaitsi nahi. Aintzanek esaten dio jaisteko, eta horrela berak ere egingo duela. Kattalin eta Mari sorginak hor daude. Aintzanek gorroto ditu. Maisu Asierrek txandak antolatzen ditu: Peru, Lorena eta Mari lehenbizi. Poliki doaz, baino Marik ipurdiko ederra hartu du behera iritsi denean. Kattalin eta Aintzaneren txanda orain. Asierrek Kattalini txiklea botatzeko esaten dio. Abiatzen dira, Asierren aginduei kasu eginez, baino Aintzane oso motel doa eta Kattalinek presa sartzen dio. Kattalinek txiklearekin globoa egin eta aurpegian lehertzen zaio haizearekin. Itxura barregarria du, aurpegia eta ilea txiklez beterik. Mundiala! Izorra dadila! Kostata baio azkenean iritsi da Aintzane. Ufa!
12: Gune gorria?
Txapeldun gisa iritsi da Aintzane. Sorginak, berriz, izorratuta, biak. Asierrek abiatzeko esaten du. Euria hasi du. Besteak pixka bat aurreratu eta bistatik galdu dituzte. Baina tira, aldapena behera doaz gutxienez. Harrapatuko dituzte aurrekoak. baino, keba, behe lainoa sartu eta gainera Aintzane erori egiten da hankaz gora. Sorginak, barrez. Baina aurrera joanda, konturatzen dira galdu egin direla. Bidean aurrera jarraizten dute, baino ez daude seguru. Iparorratza kontsultatzen dute. Horri kasu eginez, aurrera doaz. Eta bapatean, zulo erraldoi bat! Inguratzea erabakitzen dute. Poliki-poliki doaz, lokatzetan sartu gabe, eta halako batean Kattalin eta mari zulo batera jausi dira. Soka batez lagunduta besteek haiek ateratzea lortzen dute. Atera ondoren, negarrez hasten dira, baina ez beldurragatik, zikinak daudelako baizik! Aldapan gora joatea erabakitzen dute orain. Poliki doaz, Aintzane oso urduri, ez da ezer ikusten. Eta Peruk, halako batean, iparorratzari begira, gune gorrian sartu direla dio! Denak daude beldurrez, blai eginda eta lokatzez. Eztabaidan hasten dira, aurrera egin edo bertan gelditu. Aurrera egiten dute, eta bapatean beste zulo handi bat. Aintzane jausten da barrura, eta gerriraino sartzen da lokatzetan. Peruk soka botatzen dio, baino halako batean lokatzetik suge handi bat ateratzen da, eta Aintzaneren aurrean jartzen du burua. Izua zabaltzen da taldean. Peruk, azkenean, makilarekin uxatzen du sugea. Eta lortzen du Aintzane ateratzea. Biartean, Aintzane, larri, bere familia guztiarekin gogoratu da, pentsatuz agian ez dela ondo portatu haiekin. Atera ondoren, Aintzane eta Peru besarkatu egiten dira. Sorginek besarkadak beste baterako uzteko esaten diete. Aurrera jarraitzen dute eta soinu bat aditzen dute: kurrin-kurrin, raka-raka. Basurde bat da! Ikaragarri handia, eta beldurgarria bere letaginekin. Eraso egiteko prest dagoela dirudi. Sorginek korrika egin dute alde. Lorena lurrean etzan eta Peru eta Aintzane ere bai, bata bestearen gainean. Basurdea erasotzeko prest oraindik! Zulo erraldoi baten ertzean daude, eta ahal bezala, arrastaka eta bata besteari tiraka ateratzea lortzen dute. Zuloa handitzen doa, ertzetako lokatza irensten eta azkenean basurdea ere hara jausi da, izugarrizko marruak edo garrasiak eginez. Oso azkar ateratzen dira. Trumoia aditzen da, behe lainoa, hotza. Erori egiten dira behin eta berriz. Bostak elkarrekin daude, denak eskua emanda. Eta azkenean, badirudi bidea aurkitu dutela, Gune Gorritik ateratzeko. Bidea txukunagoa da, eta basoa ez da hain iluna. Elizako kanpaiak aidtzen dira. Herritik gertu daude. Sorginek diote denei esango dietela Peru, Lorena eta Aintzaneren errua izan dela dena. Eta bapatean, haien izenak nola oihukatzen dituzten aditzen dute. Asierrek errieta egiten die, denak topastzen direnean. Ordubete beranduago heldu dira, baina Aintzaneren taldekoei denbora luzean galduta egon direla iruditzen zaie! Ze abentura pila! Etxera doaz denak. Dutxa beharra dute denek. Peru eta Aintzane elkarrekin doaz, elkarri eskerrak emanez. Eta gurasoei eta maisuari ezer ez esatea erabakitzen dute. Hobe horrela. Eta azkenean Peruk musu bat eskatzen dio, eta eman ere egiten dio ezpainetan, baino musu herabea da. Eta Aintzanek ez daki nola interpretatu, lagun baten edo maitale baten musua al da? Gauza asko pasatzen dira bere burutik, hain jatorra eta guapoa den Peruri buruz. Etxean, beti bezala, Saioa bere tutu.gona jantzita, eta Mikel pirataz mozorrotuta. Luismak eta amak ea zer moduz galdetu diote, ondo dio Aintzane, baina dutxara doa. Amak pozik ikusi du Aintzane eta dutxatu ondoren, gogorarazi dio bihar dentistarengana joan behar dutela.
13: Euskarria
Ama eta Aintzane hirira doaz, dentistarengana, beste guztiak etxean utzita. Bidean, txangoari buruz mintzatzen dira, alai. Amak esaten dio pizza jango dutela gero, eta nahi badu lagunei ere bisita egiteko. Eta pozik ikusten duela ere esan dio Aintzaneri. Aintzanek dio saiatzen ari dela helduagoa izaten. Familiako guztiak estimatzen ditu orain. Eta orain, desiratzen dago aparatua kentzeko! Eta erabakitzen duen dentistak kentzeko unea iritsi dela. Eta kontsultara sartu eta Mari, sorgin halakoa, ikusten du, aparatua jarri behar diote! Mari sutan dago, eta bere amak irribarrea bota dio Aintzaneri. Eta gero, ate batetik, Kattalin ateratzen da, ahoa handituta, txarrantxa kendu diotelako. Primeran pasa du Aintzanek! Eta orain Aintzaneren txanda! Aztertu ondoren, aparatua kenduko diola erabakitzen du dentistak! Aintzane txoratzen dago.
Lagunekin geratu da. Hiriko lagunek telebista, internet eta hiriko kontuei buruzko kontuak esan dizkiote, baina Aintzaneri arrotzak egiten zaizkio kontu horiek guztiak orain. Aintzanek Akabuko gauzak kontatu dizkie. Inpresioa du hiriko lagunak ja ez direla hain lagunak. Oso desberdinak ikusten ditu orain. Akabura itzuli eta Lorena ikusi du. Sorginak ikusi dituela kontatzen dio. A ze barreak! Perurekin geratu da, orain aparaturik gabe. Peruri ez dio axola, ordea. Peruk galdetu dio ea norbait berezia duen hirian. Aintzanek ezetz. Peruk bi eskuak hartu eta musua eman dio ezpainetan, eta Aintzanek berari ere bai beste bat. Musu beroak eta amodiozkoak. Agurtu egiten dira. Etxean, Luisma, Mikel eta Saioa ikusten ditu. Pozik dago bere familiarekin, eta baita bere buruarekin ere. Eta ohean, koadernoan, idazten du bihar beste egun bat etorriko dela, baina hemendik aurrera ez direla egun ziztrinak izango, eskolara joango da, lagunekin, rokodromora joango da, txangoak egingo ditu. Eta zoriontsu izango da, jakinik orain pertsona berezi bat baduela ondoan: Peru! Gora Akabu!
AMAIERA
Pertsonaiak eta lekuak
Hiztegia
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.