Ahaidetasun linguistikoa
*Agian, ahaidetasun filogenetikoa biologian bilatzen ari zinen. *
Ahaidetasun linguistikoa edo hizkuntzen arteko ahaidetasuna, ahaidetasun filogenetikoa ere deitua, historikoki hizkuntza komun batetik eratortzen diren hizkuntzen arteko harremana da. Adibidez, frantsesak eta gaztelaniak ahaidetasun harremana dute, biak ala biak latinetik bait datoz. Ahaidetasun linguistikoa metodo konparatiboa erabiliz frogatzen da, besteak beste, bi hizkuntzetan esanahi berdina duten hitzak berdintsuak edo antzekoak direla egiaztatuz, maileguak eta beste hizkuntzaren interferentziak baztertu eta gero. Ahaidetasun linguistikoa duten hizkuntzek hizkuntza familia osatzen dutela esaten da. Adibidez, hizkuntza erromantzeek hizkuntza familia bat osatzen dute, frantsesa, italiera, gaztelaniaz, katalana eta beste hainbat biltzen dituena. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, parentesco lingüístico.