Aurrekontu publikoa erakunde publiko batek hurrengo ekitaldi baterako aurreikusten dituen sarrerak eta gastuak zehazten dituen agiria da, Ogasun sailak osatu eta kontrolatzen duena. Gastuak sarrerak baino handiagoa direnean,…
Agiri edo dokumentu publikoak, funtzionario publiko batek bere zeregin eta eskumenen ondorioz jaulkitzen dituen agiriak nahiz partikular batek eskuhartze, ondorio edo funtzio publikoarekin jaulkitzen dituenak dira. Adibidez, agiri publikoak dira irakasle batek ikasle baten kalifikazioarekin sinatzen duen akta, titulu bat lortzeari begira, irakaslea izanik funtzionario publikoa, nahiz ikasleak egiten duen azterketa ofizial bat, administrazio publikoaren eskuhartzearekin burutzen dena. Agiri eta dokumentu publikoak dira halaber, notaritzako eskriturak eta aktak, protokoloan behar bezala jasoak.
Agiri eta dokumentu pribatuak berriz, publikoak ez diren horiek dira, notario edo beste funtzionario batek legeztatu ez dituenak, hala nola bi pertsona partikularren arteko salerosketa kontratu bat.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.