Aginte-katea edo aginte-lerroa enpresa edo erakunde bateko hierarkian zehar agintea, ardurak eta kargu-hartzea maila, sail edo pertsona batetik bestera ezartzen dituen lerro jarraitua da. Bi printzipio hauetan oinarritzen da: alde batetik, agintean, zeinaren arabera maila goragoko sail edo pertsona batek bere ardurapean dituen sail eta pertsonen gainean agindu eta kargu hartzeko eskumena eta ahalmena duen; bestetik, aginte-batasunean, zeinaren arabera sail eta pertsona bakoitza maila goragoko sail edo pertsona bakar baten mendean dagoen, eta hark bakarrik kargu hartzen dio.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, command hierarchy; gaztelaniaz, cadena de mando.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekoizpen-lerroaKate-ekoizpenean, ekoizpen-lerroa edo produkzio-lerroa ekoizpena garatzen duten pausoen sekuentzia lineala jarraituz burutzen den ekoizpen-kateetako bakoitza da, hartan zehar behar diren baliabideak behar den ordenan jarriz ezarriz eta antolatuz.
Aginte-hutsuneaAginte-hutsunea eskualde edo herrialde batean gobernua bertan behera geratu eta estatuaren ordezkaritza hartuko duen inor ez dagoenean gertatzen den egoera da, eta ondorioz estatuak legeak betearazi eta orokorrean…
Kontrol hedaduraKontrol hedadurak enpresako buru, zuzendari edo arduradun batek bere ardura edo kontrolpean zenbat langile dituen adierazten du, betiere ardura edo kontrol hori eraginkortasunez egiten bada. Arduradunak bere ardurapean…