Afrika Korps


KategoriakHistoria

Deutsches Afrikakorps (DAK), Afrikakorps edo Afrika Korps,  Alemania naziak Afrikako iparraldean, zehazki Egiptoko ekialdean, Libian eta Tunisian, bidali zituen Wehrmacht-eko tropen multzoa izan zen, bereziki unitate akorazatuek osatua. Tropa horiek 1941 urtean bidali ziren Mussoliniren tropak Libian sostengatzeko. Horien garaipen ezagunena Tobruk-eko gudua 1942 urteko ekainean; 1942 urteko uztailean eta azaroan ordea, porrot handiak izan zituzten El Alamein-go guduetan. Gudu horietan Europan arrakastatsuak izan zitzaion Blitzkrieg estrategia garatu zuen. 1943 urteko maiatzean Afrika Korps-eko azken tropek kapitulatu egin zuten Tunisian. 1943 urteko martxora arte, Afrika Korps-eko tropak Erwin Rommel mariskalak zuzendu zituen; jardun horretan lortutako ospeagatik "Basamortuko Azeria" goitizenez deitu izan zaio.

201 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.