Deutsches Afrikakorps (DAK), Afrikakorps edo Afrika Korps, Alemania naziak Afrikako iparraldean, zehazki Egiptoko ekialdean, Libian eta Tunisian, bidali zituen Wehrmacht-eko tropen multzoa izan zen, bereziki unitate akorazatuek osatua.…
Gizapedia
Afrika ipar nahiz hego hemisferioan zehar hedatzen den kontinentea da. Iparraldean Mediterraneo itsasoak mugatzen du, mendebaldean Ozeano Atlantikoak, eta ekialdean Indiar Ozeanoak eta Itsaso Gorriak. Bere erdialdean ekuatoreak zeharkaturik, iparretik hegora 8.000km daude gutxigorabehera eta mendebaldetik ekialdera 7.400 km inguru. Tamaina eta distantzia horiekin, Afrika aniztasun klimatiko eta ekologiko handiko kontinentea da: bere barnean daude Saharako basamortua, munduko basamortu bero handiena, eta Kongoko oihana, munduko bigarren oihan tropikal handiena. Afrika da, gainera, gizateriaren sorlekua da; izan ere, Homo sapiens eta horren arbaso diren Homo generoko espezie guztiak Afrikako ekialdean sortu ziren, eta gero hortik mundu osora zabaldu.
2021ean Afrikak 1.400 milioi biztanle zituen, mundu osoko biztanleen ia %20, eta munduko hazkunde azkarrena du. Ekonomikoki, ordea, Afrikan daude munduko herrialde txiroenak.

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.