Afinitatea (familia)


KategoriakZuzenbidea

Agian afinitate elektronikoa bilatzen ari zinen.

Afinitatea edo ezkontza-ahaidetasuna ezkontzaren ondorioz sortzen diren ahaidetasun-harremanak dira, hala nola koinatuen artean edo amaginarreba/aitaginarreba eta suhi/errainen artean. Odoleko ahaidetasunean bezalaxe, ezkontza-ahaidetasunean ere mailak bereizten dira (lehenengoa, bigarrena, ...) eta horiek ezkontideak bere odoleko ahaideekin dituen mailen parekoak dira (adibidez, amaginarreba batek lehenengo mailako afinitatea du bere suhiarekin, suhiaren emaztea den alabarekin lehenengo mailako odoleko ahaidetasuna duelako). Ordenamendu juridikoan, afinitateak ondorioak izaten ditu testamentuetan lekuko izendatzerakoan, zigor zuzenbidean elementu garrantzitsu gisa, eta abstentzio edo errekusazio arrazoi gisa prozedura administratiboetan.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, afinidad.

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.