Afiliazio-marketina


KategoriakEnpresa

Afiliazio-marketina afiliatu izeneko pertsona batek edo batzuek enpresa batek eskaintzen duten produktua edo zerbitzua online sustatzea da, haien sare sozialen, webguneen, bideo-kanalen, blogen eta abarren bitartez. Horrela, afiliatuak ordainsari edo komisio bat kobratzen du hedabide horien bisitariek enpresaren online kanalerantz sortzen duten interakzio bakoitzeko. Ordainsaria ematen duten elkarrekintza horiek ez dute zertan izan produktu edo zerbitzu bat zuzenean erostea, baizik eta kontu bat sortzea edo, besterik gabe, bisita bat egitea. Afiliatuak enpresarekiko konpromiso-maila desberdinak ere izan ditzake sustatzeko orduan: bere hedabidean enpresaren webgunera daraman banner bat baino ez edota produktuaren edo zerbitzuaren gomendioa zuzeneko mezu pertsonal baten bitartez.

190 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.