Heziketa pertsona edo talde bati arlo jakin batean eskaintzen zaion hezkuntza-jarduera da, edukiak, konpetentziak eta trebetasunak biltzen dituena. Hezkuntzatik bereizten da, batzuetan horrekiko muga lausoa den arren: hezkuntza…
Psikologian, afektibitatea (latinezko affectus hitzetik, "norbaitenganako edo zerbaiterako joera") kanpoko errealitatea barne esperientzia bilakatzeko ahalmena da, esperientziak bizipen gisa osatuz eta esperientzia haiei esanahi pertsonala emanez.1 Ildo horretatik, funtzio sentsitiboen, alde batetik, eta ahalmen arrazional eta espiritualen arteko zubia izango litzateke afektibitatea. Horren helburua subjektuaren bizitza moldatu eta zuzentzea litzateke. Zehazkiago, afektibitatea egoera animiko guztiak bilduko lituzke, sentimenduak, emozioak eta grinak alegia (alai egotea, triste, aspertuta, haserre, ...), kontzienteak nahiz inkontzienteak. Aldi berean, afektibititatea estimuluak, esperientziak eta horien erreakzio animikoak jaso eta haiek bilatzeko joera da, motibazioa alegia, pertsona eta egoera jakinetara atxikiz.2
Osotasunean, beraz, afektibitatea mundua eta besteak norberarekin lotzeko modua da, bizitzeko ezinbestean behar duguna, eta bizitza osoan garatzean doana, hasieran era lausoan, eta gero lotura sendoagoak eratuz, gure bizitza osoa biltzeraino.
"Hiru grinak, sinpleak baina guztiz ahaltsuak, gobernatu dure nire bizitza: maitasun irrika, jakin nahia, eta gizakien sufirmenduarekiko errukia. Grina horiek, hego itzelak bailiran, hara eta hona bultzatu naute atsekabearen ozeano batean zehar, etsipenaren ertzeraino." - Bertrand Russell (1972-1870), filosofoa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.