Propaganda herritargoaren jarrerak eta iritzi politiko jakin batzuetara bideratu eta aldatzeko talde edo sektore politiko batek burutzen duen komunikazio ekintza da, pertsuasioan, erretorika eta hizkuntza modu estrategikoan baliatuz,…
Adoktrinamendua edo indoktrinazioa subjektuak doktrina eta ideologia jakin batera atxikiarazteko burutzen diren instrukzio, propaganda eta manipulazio tekniken multzoa da, hausnarketa eta pentsamendu kritiko eta askea erabat baztertuz. Berezi ideologia totalitarioak zabaltzeko erabili den estrategia, totalitarismoak gizabanako guztien atxikimendu erabatekoa eskatzen duenez. Estatu baten zuzendaritzapean gertatzen bada ere, adoktrinamendua talde erlijioso baten baitan edo familia barruan ere gerta daiteke.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, indoctrination; gaztelaniaz, adoctrinamiento.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.