Administrazio-kontseilua enpresa bateko zuzendaritza, kudeaketa, administrazio zuzentzen organo kolegiatua da. Organo exekutibo gorena da, bazkideen batzar nagusiak aukeratua eta horren akordioak betearaztea helburua ere baduiena. Espainian, ohikoa da sozietate anonimo nahiz mugatuetan, bereziki handiak direnean, eta ezinbestekoa kudeaketa eta ordezkaritza bi pertsonak gutxienez dutenean. Enpresa bateko kudeaketa administrazio-kontseiluaren bitartez egitea konplexu samarra izaten denez, ohikoa da administrazio-kontseiluak kontseilari delegatuak izendatzea, kudeaketa arintzeko.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, consejo de administración.
Loturiko artikuluak
Jarraibideak, zirkularrak eta zerbitzu-aginduakEspainiako administrazio publikoetan, jarraibideak, zirkularrak eta zerbitzu-aginduak administrazio publikoaren barne funtzionamendurako ezartzen diren erregelak dira, zehaztasun maila desberdinetakoak beraien artean: jarraibideek jardun administratiborako irizpide orokorrak finkatzen dituzte, zirkularrak…
AdministrazioaErakunde batean, administrazioa ezarritako helburuak garatu, bete eta kontrolatzeko behar diren bitartekoak eta baliabideak jarri, koordinatu eta kontrolatzeko funtzioa da. Maiz, kudeaketa, gerentzia eta zuzendaritzarekin batera aipatzen den…
Administrazio PublikoakAdministrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak…