Hizkuntzalaritzan, enuntziazioa enuntziatu edo adierazpen bat gauzatzeko prozesuan esku hartzen duten elementuen multzoa da, zer adierazten den aparte, nork, noiz, nola eta zergatik adierazten den zehazten dutenak eta…

Euskaran, aditz laguntzailea edo adizki laguntzailea aditz perifrastiko batean aditz nagusiari gehitzen zaion adizkia da, aditz nagusiak adierazten duen ekintzaren pertsona, osagarrien nolakotasuna, denbora eta modua adierazten dituena. Adizki laguntzaileak, izan, edin, edun eta ezan aditzen forma trinkoak dira. Adibidez, "opari bat eman nion" esaldian, nion aditz laguntzailea da, edun aditzaren nor nori nork orainaldiko jokoko aditz forma trinkoa, "nik beste pertsona bati zerbait (singularra) eman" adierazten duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.