Adierazpen erregularra ikur edo karaktere multzo bat da, haiek konbinatzeko zehaztu diren eragiketa jakin batzuekin batera. Eragiketa horiek guztiak aplikatuz hizkuntza erregularra sortzen da. Adibidez, a eta b ikurrek, + (bilketa, edo) eta * (ebaketa, eta) eragiketekin batera, (a+b)*(a+b) adierazpen erregularrak {aa,ab,ba,bb} hizkuntza erregularra sortzen du. Besteak beste, adierazpen erregularrak bilaketa kontestualak egiteko erabiltzen dira informatikan, patroi edo karaktere konbinazio bat betetzen duten elementuak atzemateko; adibidez, a*() adierazpen erregularrak, a ikurrarekin hasten diren karaktere konbinazio guztiak bilduko lituzke. Ez dago adierazpen erregularrak formalki maneiatzeko hizkuntza formal estandar bat eta, antzekoak izaten diren arren, programazio-lengoaia bakoitzak bere kabuz ezartzen ditu haiek adierazteko modua.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, regular expression; gaztelaniaz, expresión regular.
Loturiko artikuluak
Etapa aurreoperazionalaPiageten epistemologia genetikoan, etapa aurreoperazionala, fase aurreoperazionala, aldi aurreoperazionala edo estadio aurreoperazionala (edo preoperazionala) haurrak 2 urtetik aurrera eta 7 urtera arte gutxi gorabehera garatzen duen adimen kontzeptualaren…
Epistemologia genetikoaEpistemologia genetikoa (epistemologia, ezagutza aztertzen duen jakintza arloa, eta genesi, sorrera, hitzetatik) Jean Piaget psikologoak (1896-1980) haurrari buruz proposatu zuen ezagutzaren, adimenaren eta ikaskuntzaren teoria konstruktibista da. Horren…
Adierazpen-askatasunaDefinizioa eta kontzeptua Adierazpen-askatasuna pertsonek indibidualki eta kolektiboki ideiak, iritziak eta lan intelektualak sortu, komunikatu eta zabaltzeko eskubidea da, ahoz, idatziz edo segurtasunaren aurkakoa ez den beste edozein…