Agente ekonomikoak edo eragile ekonomikoak merkatu batean erabakiak hartu eta transakzioak egiten dituzten pertsona eta erakundeak dira. Merkatu-ekonomia batean agente ekonomiko nagusiak gizabanakoak eta familiak dira alde batetik,…
Adierazleak edo indikadoreak fenomeno konplexu baten egoera eta bilakaera zehazteko eratu eta jasotzen den informazioa da, gehienetan aldagai kuantitatibo moduan. Bereziki fenomeno baten egoera zehatza ezagutu edota aurrez jarritako helburu jakin bat zenbateraino lortzen ari den balioztatzeko erabiltzen dira, maiz ekonomia arloan (ekonomia-adierazleak, adierazle ekonomikoak edo indikatzaile ekonomikoak). Adibidez, inflazioa neurtzeko Kontsumorako Prezioen Indizea deitzen den adierazlea erabiltzen da, eta saltzaile baten produktibitatea eta lorpen-maila neurtzeko bezeroek betetako galdetegietako batez besteko puntuazioa erabil daiteke adierazle gisa.
Adierazle egokiak baldintza zenbait bete behar ditu; bereziki, erraz eta azkar jaso behar da, denbora elementu kritikoa baita erabakiak hartzeko, aise ulertu behar da, gardentasunez, eta kontsentsuz eta eratu behar da, adierazten den horrekin zerikusirik duten agenteen artean. Gainera egoera desberdinetara moldagarria izan behar da eta konparazioak egiteko balio behar du. Garrantzitsua da halaber, bereziki fenomeno konplexuen kasuan, adierazle sintetikoak eta adierazle sistemak eratzea, eta ez neurri partikular batean oinarritzea.
Ikus, gainera
Aipuak
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, indicadores.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.