Adierazlea eta adierazia


Adierazlea eta adierazia semiotikan hizkuntza-zeinua osatzen duten hiru elementuetako bi dira, hirugarrena erreferentea izanik. Adierazlea hitza bera da, adierazia esanahia edo hitzak adierazten duena den bitartean. Adibidez, "etxea" esaten dugunean, "etxea" hitza bera adierazlea da, etxearen kontzeptua edo esanahi orokorra adierazia, eta erreferentea irudikatzen ari den etxe konkretua. Psikoanalisiak bereizketa hori jaso du, eta adierazlea hitza soilik ez, baizik objektu eta harremana ere izan daitekeela ezarriz; ildo horretatik, adierazleen esanahia, adierazia alegia, aldatu egiten da bizitzan zehar; horregatixe psikoterapeuta adi egon behar terapia-saioetan zehar, subjektuak adierazten dituen hitzek, harremanek eta objektuek unekoak ez diren adierazi edo esanahia eduki dezaketelako. 1

Beste hizkuntzetan: ingelesez, signifier and signified; gaztelaniaz, significante y significado.

Erreferentziak

1.
García-Arroyo JM. Aportaciones de la semiótica a la medicina. Comunicología Cubana. 2015;(92). https://www.researchgate.net/publication/289506519_Aportaciones_de_la_semiotica_a_la_medicina.
Ikus, gainera
238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.