Estatistikan eta hipotesi-probei buruz, adierazgarritasun-maila, esangura-maila edo esanguratsutasun-maila (
izendatzen dena) gertaturiko ebidentziaren probabilitate bat da, hipotesi estatistiko bat baztertu eta ondorioz probatu nahi den efektua baieztatzeko baliatzen dena. Lehen motako errorearekin dator bat eta aldez aurretik finkatzen du ikertzaileak. Adibidez, adierazgarritasun-maila %10 denean, ebidentziaren probabilitatea, p-balioa alegia, %10 edo txikiagoa denean, hipotesi nulua baztertu egiten da. Oro har, adierazgarritasun maila txikia da, hipotesi nulua printzipioz sinetsi egiten dena izanik, ebidentzia argia (hipotesi nulupean probabilitate txikiarekin gertatzen den) eskatzen baita. Zehatzago, ohikoak dira %1, %5 eta %10eko adierazgarritasun-mailak, hipotesi nuluaren egiantzari buruz: hain zuzen, adierazgarritasun-maila zenbat eta handiagoa, orduan eta aiseago baztertuko da hipotesi nulua. Adierazgarritasun-mailako probabilitatea duen estatistikoaren balioa balio kritikoa da, eremu kritikoa mugatzen duena. Beste alde batetik, adierazgarritasun-maila I motako errorea da froga estatistiko batean,
egia izanda,
baztertzeko probabilitatea alegia. Ikus gainera, adierazgarritasun estatistikoa.
Loturiko artikuluak
Agregazioa eta desagregazioaDatuen analisian, agregazioa eta desagregazioa datuen azterketa-maila definituta burutu behar diren eragiketak dirak. Agregazioa egiten denean, datuak bildu egiten dira, totalak edo batezbestekoak kalkulatuz, goragoko maila batean aztertzeko.…
Hipotesi nuluaProba estatistikoetan, hipotesi nulua probatu nahi den efektua ezeztatzen duen hipotesia da, lagineko datuekin alderatu egiten dena, efektua badela baieztatu ahal izateko, edo ez. Datuek erakusten ebidentzia sinesgarria…
Adierazgarritasuna edo esangura (estatistika)Proba estatistikoetan, adierazgarritasun estatistikoak edo esangura estatistikoak (ingelesez, statistical significance) datuetatik kalkulatutako neurri estatistiko baten balioak populazio bati buruz zerbait baieztatzeko aski edo esanguratsua den adierazten du. Adierazgarritasuna p…