Adhokrazia


KategoriakEnpresa

Adhokrazia (latinezko ad hoc esamoldetik, "honetarako", "espezifikoki", eta antzinako grezierazko κράτος, kratos hitzetik, "boterea") 1966 urtean Warren Bennis psikologo soziala bere Changing Organizations lanean burokraziari kontrajarriko litzatekeen antolakuntza mota bat izendatzeko erabili zuen terminoa da. Hala ere, Henry Mintzberg kudeaketa-aditua izan zen terminoa mundu akademikoan eta enpresa munduan zabaldu zuena 1970eko hamarkadan.

Adhokrazia antolakuntza malgu eta berritzailea litzateke, kapitalismo aurreratuaren aldaketa azkarrei erantzuteko egokia. Horien ezaugarri nagusiak dira jarduera proiektuetan banatzea eta hierarkia bertikalaren ordez, lankidetza eta koordinazioa sustatzea lan-talde txikietan. Antolaketa modu horren aurrekari bat Bigarren Mundu Gerran misio jakinetarako ezartzen ziren soldadu-taldeak lirateke, non kideen zeregin eta ardurak aldakorrak ziren, eta talde horiek misioak bukatu eta gero desegiten ziren. Egun, antolaketa-eredu nagusietako bat da, praktikan arlo askotan aplikatu daitekeena, bereziki malgutasuna behar denean jarduerak burutzeko, hala nola eraikuntza proiektuetan eta filmen ekoizpen eta zuzendaritzan. Zailagoa da, ordea, oso arautuak diren erakundeetan, hala nola epaitegietan non norberaren zereginak eta arudrak guztiz zehaztuta dauden.

 

238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.