Kristau erlijioan adbokazio terminoak bi adiera ditu:
- alde batetik, eliza edo kapera bati ematen zaion izen edo titulua da, bertan zaindu eta gurtu egiten den santu edo horren irudiaren araberakoa; adibidez, Joan edo Joanes Ebanjelariaren adbokazioa duten hainbat eliza eta baseliza daude Euskal Herrian.
- beste alde batetik, Ama Birjina toki bakoitzean izendatu eta gurtu egiten den izen berezia da: Arantzazuko Ama, Karmengo Ama eta abar.
Loturiko artikuluak
Luteranismoa eta luteranoakLuteranismoa Martin Lutero (1483-1546) apaiz eta teologoak bultzatu zuen Erreformaren jarraitzaileen kredo erlijiosoa da, Eliza Katolikotik aparte bide propioa jarraitu zuena XVI. mendetik. Bereziki, Alemanian, Eskandinavian eta Baltikoko…
Ebanjelioa eta ebanjelioakEbanjelioa (antzinako grezieratik datorren hitza, literalki "berri ona" esan nahi duena) Jesukristoren irakaspenak eta haren dotrina orokorrean adierazteko erabiltzen den hitza da. Pluralean, berriz, ebanjelioak Jesukristoren bizitza kontatzen…
Idoloak eta idolatriaIdoloak Jainkotzat hartu edo Jainkoak balitra bezala tratatzen diren objektu eta pertsonak dira; idolatria, berriz, idoloen gurtza da, adiera gaitzesgarrian, idoloa Jainko faltsua dela irizten denean. Idolatria gaitzetsi…