(2,3) puntuaren abzisa 2 da, eta 3 ordenatua.
Abzisa-ardatza eta ordenatu-ardatza, labur abzisa eta ordenatua ere deituak, kartesiar koordenatuetako ardatzak eta puntu jakin batek ardatz horietan dituen koordenatu zehatzak dira. Abzisa ardatz edo koordenatu horizontala da, orokorrean x hizkiarekin adierazten dena, eta ordenatua ardatz edo koordenatu bertikala, y hizkiarekin adierazia.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, abscisa y ordenada.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Koordenatu geografikoakKoordenatu geografikoak Lurraren edo beste planeta baten azalerako puntu zehatz baten kokapena zehazteko sistema da. Orokorrean, azalerako puntu baten kokapena latitude eta longitude izeneko bi lerro elkarzut edo…