Absurdoa edo absurdua zentzurik ez duen eta ulertezin edo arrazoimenaren aurkakoa den hura da. Esanahi hori harturik, testuinguru batzuetan erabiltzen da:
- alde batetik, absurdora eramatea edo reduction ad absurdum frogapen mota, non baieztapen bat faltsua dela (eta beraz bere aurkakoa egiazkoa dela) frogatzen den, horren ondorioa kontraesana edo faltsua dela erakutsiz;
- absurdismoa edo absurdoaren filosofia, bizitzak zentzurik ez duela baieztatzen duen ikuspegi filosofikoa (ikus, gainera, nihilismoa);
- absurduaren antzerkia, trama eta koherentziarik gabeko antzerki generoa, XX. mendearen erdialdean garatu zena, existentzialismoarekin batera, eta bizitzaren eta gizartearen ustezko hutsaltasuna agerian uztea helburu dituena.
Loturiko artikuluak
Aporiak eta aporetikoaLogikan, aporia (antzinako grezierakzo ἀπορία hitzetik, «oztopo») paradoxa batera daraman arrazonamendua da, adibidez, Zenon Eleakoaren aporiak, non mugimendua ezinezkoa dela frogatzen den ustez, zentzumenek erakusten digutenaren aurka. Antzinako…
NihilismoaHistorian eskola filosofikoaren arabera esanahia aldatu duen arren, orokorrean nihilismoa eszeptizismo moralarekin - balio moralak arrazoiz justifikatu ezin direla baieztatzen duen jarrerarekin - eta bizitzaren zentzu ezarekin lotzen den…
Koherentzia eta inkoherentziaDiskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…