Absurdoa edo absurdua zentzurik ez duen eta ulertezin edo arrazoimenaren aurkakoa den hura da. Esanahi hori harturik, testuinguru batzuetan erabiltzen da:
- alde batetik, absurdora eramatea edo reduction ad absurdum frogapen mota, non baieztapen bat faltsua dela (eta beraz bere aurkakoa egiazkoa dela) frogatzen den, horren ondorioa kontraesana edo faltsua dela erakutsiz;
- absurdismoa edo absurdoaren filosofia, bizitzak zentzurik ez duela baieztatzen duen ikuspegi filosofikoa (ikus, gainera, nihilismoa);
- absurduaren antzerkia, trama eta koherentziarik gabeko antzerki generoa, XX. mendearen erdialdean garatu zena, existentzialismoarekin batera, eta bizitzaren eta gizartearen ustezko hutsaltasuna agerian uztea helburu dituena.
Loturiko artikuluak
- 
Esentziala eta akzidentala- Gauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta… 
 
- 
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)- Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna… 
 
- 
Koherentzia eta inkoherentzia- Diskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…