Politika prefiguratiboa programa politiko bat praktikan aurreratu eta garatu egiten duten praktika politikoen multzoa da. Bereziki, anarkismoan erabilitako kontzeptua da, ziurgabea den iraultza bati itxaron gabe demokrazia zuzena,…
Abstentzioa (latinezko abstentio hitzetik; euskaraz, "ez egitea") zerbait ez egitea da. Bereziki bozketa eta hauteskundeei buruz erabiltzen den terminoa da ordea, boto ematea erabakitzen ez duenaren jarrera adierazteko. Abstentzionismoa abstentzioaren jarrera kolektiboa da, antolatua ala ez, eta absolutuki botoa ematen ez dutenen portzentajea da bozketako zentsuan boto emateko eskubidearekin agertzen diren herritar guztiei buruz; beraz, partehartzearen aurkakoa da.
Abstentzionismoa interpretazio ezberdinak ditu erregimen politikoaren arabera. Diktaduretan, erregimenaren aurkako jarrera gisa interpreta daiteke, agintariek hauteskundeak erregimenari legitimitatea emateko erabiltzen dutenez; demokrazietan jarrera indibidualen batura izaten da, baina alderdi politikoetan euren burua ordezkaturik ikusten ez duten herritarren iritzia ere jaso dezake, eta legimitate arazoak ere planteatu ditzake. Abstentzionismoa aktiboa izan daiteke, hausnartutako erabaki baten ondorioa denean, eta pasiboa edo apatikoa, boto ematera joateko motibazio ezak eraginda. Abstentzionismoa eragin dezaketen beste faktore batzuk soziodemografikoak dira, biztanleria gaztea edo zaharra den eta abar.
Bozketaren eta tokiaren arabera oso aldakorra izaten da abstentzionsimoa, baina %15etik %60ra heldu da. Europan abstentzionismoa handiagoa da Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan (%50etik gorakoa, kasu askotan) eta txikiagoa estatuko Legebiltzarrerako hauteskundeetan. Badago abstentzionismo sistematiko bat, etxetik atera ezin diren agureek, atzerrian bizi direnek eta botoa emateko eskubiderik ez duten presoek osatua, neurtzen zaila dena baina %10 ingurukoa izan daitekeena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.