Abolizioa kriminalizatu diren jokabideei ezartzen zaizkien zigorrak (adibidez, heriotza zigorraren abolizioa) eta bidegabetzat edo zentzugabetzat hartzen diren legeztatutako egoerak (esklabotzaren abolizioa, prostituzioaren abolizioa) bertan behera uztea da, legezkotzat hartzen zena legez kanpokotzat hartzea. Abolizioa justifikatzeko erabiltzen den argudioen artean, justizia soziala eta zigorren eraginkortasun eza aipa daitezke. Egoera eta instituzio bidegabeak legez kanpo jarriz, abolizioa aldezten duen jarrera politikoari abolizionismo deritzo.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
Despenalizazioa (zigorgabetzea)Despenalizazioa edo zigorgabetzea delitutzat jotzen den ekintza bati delitu izaera kendu eta ondorioz zigorrik gabe uztea da. Adibidez, abortoaren despenalizazioa, abortatzea eta aborto batean laguntzea despenalizatzea, zigorrik gabe…
DerogazioaDerogazioa (latinezko derogatio hitzetik) finkatuta eta indarrean dagoen zerbait, bereziki lege, estatus edo eskubide bat, indarrik gabe uztea da. Abolizioaren antzeko kontzeptua da, eta gaztelaniaz esaterako sinonimotzat har…