Aurtxo txikia


KategoriakAbestiak

Aurtxo txikia edo Haurtxo txikia Euskal Herriko sehaska-kanta ezaguna da.

Hitzak

1. bertsioa:

Aurtxo txikia negarrez dago.
Ama emaiozu titia.
Aita gaiztoa tabernan dago
Pikaro jokalaria.
Aita-semeak tabernan eta
Ama-alabak jokoan,
Ostera bere izango dira
Atorrak zarrak kakoan

2. bertsioa:

Aurtxo txikia negarrez dago
Ama, emaiozu titia;
Aita gaiztoa tabernan dago
pikaro jokalaria.

Iñoiz aitatxo txintxotzen bada
Oi zeñene esker aundia!
Orduantxe nik bai ekarriko
zapata berri txuriak

Joku gaizto, txar, zikin, ziztriña,
nondikan haugu sortua?
Nere maitetxo kuttun polita,
ik dek alperrik galdua

 

 

 

170 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.