Ekonomia positiboa eta ekonomia normatiboa ekonomiari buruzko adierazpen eta proposizioak egitean, eta orokorrean ikerketa ekonomikoa egitean, bereizten den bi ikuspegi dira. Ekonomia positiboaren ikuspegia ekonomiari buruzko proposizio objektibo,…
Aberastasuna pertsona, erakunde, lurralde edo nazio batek dituen ondasun guztien multzoa da (ikus, gainera, ondarea). Bereziki erabiltzen da nabarmentzeko ondasun horiek ugariak edo baliotsuak direla. Halaber, aberastasuna baliotsua denaren edo pertsona edo herrialde baten kasuan, ondasun asko dituenaren nolakotasuna (pertsona, lurralde edo herrialde horiek aberatsak direla esaten da orduan). Dena den, aberastasun materiala, ondasunek eratzen dutena, nahiz immateriala bereizi ohi dira, aberastasun immateriala kulturak eta ezagutza osatzen dutelarik, edo lan artistiko edo literario batean, horren fintasun eta bikaintasuna. Adam Smith ekonomialariak (1723-1790) idatziriko Nazioen Aberastasuna inoiz ekonomiari idatziriko liburu osatuen eta zorrotzena da, askoren ustez, aberastasuna sortzeko merkatua askearen eta liberalismoaren beharra baieztatzen dituena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, wealth; gaztelaniaz, riqueza.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.