Abeltzaintza edo abelazkuntza abereak hazi egiten dituen lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, haietatik haragia, esnea, arrautzak eta bestelako produktuak (artilea, larrua adarkia, ...) eskuratzeko, gizakientzat nahiz beste abereentzat.…
Abeltzaintza intentsiboa abere kopuru handiak ikuilu, etxalde eta eremu itxietan hazten dituen abeltzaintza mota, pentsu janaria erabiliz eta abereak bizi eta garatu egiten diren kondizioak guztiz kontrolatuz eta haien hazkuntza eta ugalketa azkartuz, ekoizpena maximotze aldera. Teknologia biogenetikoaren erabilera da abeltzaintza intentsiboaren beste ezaugarri bat, ekoizleak ezartzen dituen kondizioetara hobekien moldatzen diren abereak hautatze aldera. Abeltzaintza intentsiboaren garapenak kezka eragiten du gizartean abereak bizi diren kondizio krudelak, ingurumenean abereek sortutako hondakinak eta abereen artean garatzen diren gaixotasunak direla eta, arazo horien adibide garbiena izanik makroetxaldeak.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.