Abeltzaintza (abelazkuntza)


KategoriakEkonomia

Abeltzaintza edo abelazkuntza abereak hazi egiten dituen lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, haietatik haragia, esnea, arrautzak eta bestelako produktuak (artilea, larrua adarkia, ...) eskuratzeko, gizakientzat nahiz beste abereentzat. Neolitoan garatutako jarduera izan zen, deual 10.000 bat urte, hainbat animalia etxekotu eta abere bilakatu zirenean. Geroztik, abelazkuntza gizakiei elikadura-oinarri nagusietako izan da, bereziki proteina-iturri, etenik gabe. Hainbat eta hainbat dira abelazkuntzan hazten diren abereak: Euskal Herrian, behiak, ardiak, zaldiak, txerriak, oiloak, ahateak, antzarak, untxiak, arrainak, eta beste hainbat munduan zehar. Abereak hazteko bi modu bereizten dira funtsean: abeltzaintza estentsiboa, abereak aire librean hazten diren eremu zabaletan, askatasunez mugitu daitkezkeela, eta abeltzaintza intentsiboa, abereak ikuiluratuta hazten direnean, mugimendu mugatuekin eta metodo industrialekin. Abelazkuntza intentsiboa bereziki eztabadaitsua da, abereek jasotzen duten tratu krudela eta.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, animal husbandry; gaztelaniaz, ganadería.

Ikus, gainera

 

230 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.