Iraultza zientifikoa gertatzen da zientzia arlo jakin bateko iraganeko oinarri guztiak apurtu eta oinarri guztiz berriak jartzen dituzten printzipio multzo eta teoria zientifikoa, paradigma zientifiko deitzen dena, garatu…
Abdukzio zientifikoa zientzia garatzeko abiapuntu metodologikoa izaten da, zeinaren arabera aurreikusi edo uste gabeko behaketa edo ebidentziak jasota, haiek indarrean dauden paradigma zientifiko eta teorietara moldatu egiten diren, hipotesi zientifikoak eratuz edota haiek justifikatuz. Adibidez, Ane eta Kepa zure lagunak beti elkarrekin ikusten badituzu, eta batzuetan eskutik helduta ere, harreman sentimental batean murgilduta daudela pentsatu eta planteatzen baduzu, abdukzio prozesu bat garatu duzu, jasotako informazio horren aurrean horixe delako hipotesi litekeena.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, abduction; gaztelaniaz, abducción.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.