Turruia Jaizkibelgo kostaldeko lurmuturra da, Erentzin eta Labetxuko parajeen artean. Mendebaldera Ixkiro lurmuturra dago, eta ekialdera Biosnar.

Abalotz edo Abaloz Andatza eta Belkoain mendi inguruen arteko erreka bat da, 4-5 kmko bidea hegomendebaldetik hasi eta ekialdera egin ondoren, bere urak Oria ibaira ezkerretik isurtzen dituena. Errekaren ibilbide gehiena Donostia (Zubieta auzoa) eta Andoaingo udalerrien arteko muga da, Donostiako lurrak ipar aldeko isurialdean utziz, eta Andoaingoak hego aldekoan, tarte txiki batean ezin non Donostiako jurisdizkioak errekak zeharkatu eta hego aldeko lur batzuk ere hartzen dituen. Errekaren ondoan, ibilbidearen erdialdean gutxi gorabehera, kokatzen da Atxulondoko burdinola, XV. mendean eraikia eta bere jarduera XIX. mendera arte liuzatu zuena. Errekaren ingurua basatia da, basoz inguratua eta giza presentzia eskasarekin, mendizale bakanen joan etorriak kenduta.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.