Usabelartza, batzuetan Usobelartza ere deitua, Adarra, Oindo (Onddo) eta Aizkorriko mendien artean dagoen mendi-lepo zabala da, 600-700 metro bitarteko altueran. Bereziki interesgarria da bertan dagoen zohikaztegi zabala, mendi…

Aballarri, Adarra mendirako igoeran.
Aballarri (642m) Adarra mendiaren iparraldera, 1kmra gutxi gorabehera, dagoen arkaitz multzoa da, 40m inguruko prominentziarekin. Iparraldera, ordea, arkaitzek malda handiagoa dute. Adarra mendira Besabitik igotzeko ezker aldera uzten den gailur multzoa da, apala izan arren malkarra izateagatik Adarra mendi inguruko paisaian nabarmentzen dena. Inguruetan dolmen eta cromlech batzuk daude, eta baita Sanson harria deritzon harritzar ikusgarria. Izan ere, herri kondairaren arabera, Sanson izeneko jentil batek Buruntza menditik Aranora habailaz harritzarra botatzerakoan irristatuta huts egin eta harritzarra Aballarrin geratu omen zen; hortik letorke. beraz. Aballarri izena (habaila harri).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.